miércoles, 26 de octubre de 2011

2011-10-14

Gaur testu desberdinak irakurtzen aritu gara taldeka, taldeak 3-4 pertsonetakoak izan dira lana eramangarriagoa egiteko eta talde lana bultzatzeko. Gure taldeari "Organizaciòn educatiba de los medios y recursos tecnologicos" tokatu zaigu. Izenburua irakurri dugunean testu mamitsua eta zaila lantzeko izango zela suposatu dugu eta hobeto lan egiteko banaka irakurtzea adostu dugu. Bakoitzak garrantzitsuak iruditu zaizkion hitzak eta esaldiak azpimarratu egin ditu eta horren ondorioz gure artean ados jarri gara gero laburpenean sartzeko.
Gaurko lana egingo dugun lanaren sarrera izan da, hurrengo egunean testu osoa jorratuko dugulako eta gaur planteatutako hainbat ariketa egin beharko dugulako.
Lan honen planteamendua aproposa da, taldean testu hauek hobeto lantzen direlako hainbat zailtasunei aurre egiteko eta gainera talde lana bultzatzea ez dago inoiz soberan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario