Bideoaren laburpena


Komunikazio gaitasunak VS Multialfabetizazioa

Munduko herrialdeak,  euren hezkuntza publikoa berriztatzen ari dira. Hau egiteko bi arrazoi daude; lehenengoa, ekonomikoa, jendea saiatzen ari da deskubritzen nola hezi umeak XXI. mendeko ekonomian beraien lekua aurkitzeko. Baina hau ez da gauza erraza, ez baitakigu nolakoa izango den ezta datorren asteko ekonomia egoera ere. Bigarren arrazoia, kulturala da; umeek zentzu kulturala izatea saiatu behar gara, geure herrietako ondare kulturala aurrera eramateko eta horrekin batera globalizazioa sustatzeko.
Hau egiterakoan, geroari aurre egin nahi zaio baina iraganean egindako ekintza berdinekin eta horregatik ez da ondo egiten. Horrez gain, prozesu honetan, eskolara joateko motibazioa ez duten umeak egoten dira. Hori gertatzen da ikusten dutelako,lana aurkitzeko arazoak daudela nahiz eta, unibertsitatera joan.  
Sistema honek, XVIII. eta XIX. mendean diseinatu zen, Ilustrazioan eta garai horretan, egoera ezberdinak zeuden. Gainera, hezkuntza publikoa XIX. mendearen erdian abiatu zen. Hezkuntza publikoa, zergen bidez ordaindua, derrigorrezkoa, dohainik eta hurbila, ideia guztiz iraultzailea izan zen. Jende askok ideiari aurka egin zion; uste zutelako, bi motatako pertsonak daudela, akademikoak eta ez-akademikoak. Honen ondorioz, ume askok, medikamentuak hartzen dituzte, ez dituztenean behar; “atentzio falta” deitzen dugunagatik. Argi dagoena da hau ez dela epidemia bat. Gabezi hau daukaten ume hauek gogorki medikatuak izaten ari dira. Garai bizigarrienean bizitzen dira, informazio gehiegirekin erasotzen ari zaie eta euren atentzioa deitzen duten milaka gauza sortzen ari dira (ordenagailuak, publizitatea, telebista eta abar). Guk, gainera, zigortu egiten ditugu arreta galtzeagatik. Medikamendu hauek umeak lokartzen ari ditu, hezkuntza anestesia batekin bizitzen ari dira eta guk kontrakoa egin beharko genuke: ikasteko animatu. Baina, zoritxarrez, honela funtzionatzen du daukagun hezkuntza sistema, industrien interesen arabera. Fikziozko izurritea da.  
Zer esanik ez, gaur egungo  ikastetxeak oraindik fabrikak izango balira bezala antolatuak daude: soinua emititzen duten txirrinak dituzte, banatutako instalazioak, arloen arabera espezializaturik daude eta, are gehiago, umeak adinaren araberako sortetan sailkatuak izaten ari dira (garrantzitsuena euren fabrikazio data izango balitz bezala). Hau da, guztia estandarizatuta dago eta guk kontrako alderantz jo beharko genuke, paradigma aldatuz. Hezkuntza ereduan interesatuta bagaude, ezin ditugu ikasleak banatu haien adinagatik. Adin bereko ikasleak ez dira modu berdinekoak. 
Orain dela gutxi ikerketa bat egin dute pentsamendu dibergenteari buruz. Bertan azaltzen da pentsamendu hau eta sormena ez direla sinonimoak. Sormena ideia orijinalak izatearen prozesua da, pentsamendu dibergentea aldiz, sormenaren osagai bat da. Honela definitu daiteke: galdera konkretu bati erantzun ezberdin asko aurkitzearen gaitasuna, interpretazio ezberdinak ikustea. Frogatuta dago haur hezkuntzako umeek gaitasun handiagoa dutela horrela pentsatzeko, nagusiok baino. Logikoena alderantzizkoa izango litzateke, baina umeek nagusiak egiten diren ahala, irakasten joaten zaie galderei erantzun bakarra bilatzen, eta hau da gaitasun honen galpenaren arrazoia.
Gizakiaren gaitasunei buruzko kontzeptua aldatu behar dugu: akademikoa eta ez-akademikoa; abstraktua, teorikoa eta bokazionalaren ideia zahar hauek ahaztu behar ditugu. Guzti hau mito bat besterik ez da. Egiazko ikaskuntza taldeetan gauzatzen da eta pertsona bakoitza indibidualki epaitzen badugu, deskonexio bat eragingo dugu pertsona eta taldearen artean. Azkenik, aldatu behar dugu eredu hau; akademikoa eta ez-akademikoa mito bat dela pentsatuz. Eta guztion kolaborazioa hazkundea emateko beharrezkoa dela.