METAFORA:
Kontzeptu erreal bat beste irudimenezko kontzeptu batekin identifikatzen dugunean, metafora bat egiten ari garela esaten dugu. Bi izakien, hausnarketen edo kontzeptuen arteko identitatezko harreman estua ezartzen du. Bietariko izen bat aipatzeko bestearena esanez egiten da.
NOLA EGITEN DITUGU AURKEZPENAK?
Talde bakoitzaren lanekin argi geratu da teknologia munduarekin daukagun lotura. Gero eta garrantzitsuagoa da gure bizitzetan eta aurkezteko era desberdinak daude. Errazena power point baten bidez egitea da eta gaur egun gehien erabiltzen dena da. Bertan efektu desberdinak daude eta hitzez gain argazkiak ere ager daitezke. Power pointetik haratago bagoaz movie makerren laguntzaz egindako bideoak ditugu. Hauetan soinuak jar daitezke eta aurrekoaren moduan letrak eta argazkiak. Gure kasuan, aurkezpena modu orijinal batean egitea pentsatu genuen eta horretarako taldeko kide bat grabatzen zegoen bitartez beste hiru pertsonek elkarrizketa bat bideratzen zuten. Horrela egoera hurbilez ukituz. Beste talde batzuek ikastoletako irakasleei egin diete elkarrizketa eta beste batzuek umeei ere. Azken finean, egoera hurbiletik ezagutzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario