miércoles, 26 de octubre de 2011

2011-09-30

Lehenengo ariketa jesarlekuan eserita egin dugu. Begiak itxi behar izan ditugu eta kanta lasai baten laguntzaz teknologia berriekin gure lehen kontaktua zein izan den, non geunden, norekin.. gogoratu behar izan dugu. Horrez gain, gaur egun gustukoen ditugun teknologia berriak aipatu behar izan ditugu. Guzti honekin konturatu gara teknologiekin daukagun kontaktua ez dela oraintsukoa baizik eta urrunetik datorkigun gauza dela eta gure eguneroko bizitzan ohartu gabe erabiltzen ditugula guretzako ohikoena delako eta ez garela imajinatzen gure bizitza beraiek gabe.
Bigarren ariketa binakakoa izan da eta power point baten laguntzaz baliatu behar izan gara komunikatzaile baten ezaugarriak adierazteko. Abizenen arabera binaka joan gara arbelera irteten eta pertsona bakoitzak power point bat azaldu behar izan du. Askotan power point bakoitzak zer adierazi nahi zuen argi zegoen baina beste kasu batzuetan oso zaila izan da eta ahal izan dugun eran azaldu dugu besterik gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario