viernes, 28 de octubre de 2011

2011-10-28

Musika lasai baten bitartez begiak itxita, ikastera eragozten dizkigun ekintzak pentsatu ditugu eta irtenbide bat bilatu behar izan dugu.
Esan behar dugu, irtenbide hori guk daukagun balore bat dela eta horri eusten badiogu arazoari aurre egin ahalko diogu.
Horrez gain, talde txikietan bildu gara lana batzeaz gain hurrengo egunerako aurkezpena landu dugu.

miércoles, 26 de octubre de 2011

2011-10-21

Gaur, talde bakoitzeko pertsona bat, klase aurrean azaldu du bere gaia. Bitartean, klasekide batek bideoz grabatu du eta beste bi oharrak jaso.
Horrela, besteok konturatu gara nolakoa den irakasle rol-a eta bakoitzak nola betetzen duen. Gehienak, urduri zueden baina nahiko ondo azaldu dituzte gai guztiak.
Ariketa hau egiten, gaia hobeto ulertu dugu. Gainera, gai berdina zeukan beste talde baten iritzia ere entzun dugu,  horrela hobeto bereganatzeko testuan agertzen diren terminoak eta ezagutzak. Umeekin egiteko ere oso interesgarria iruditzen zaigu, haiek konturatu ahal izateko irakaslearen papera betetzea ez dela batere erraza. 

2011-10-14

Gaur testu desberdinak irakurtzen aritu gara taldeka, taldeak 3-4 pertsonetakoak izan dira lana eramangarriagoa egiteko eta talde lana bultzatzeko. Gure taldeari "Organizaciòn educatiba de los medios y recursos tecnologicos" tokatu zaigu. Izenburua irakurri dugunean testu mamitsua eta zaila lantzeko izango zela suposatu dugu eta hobeto lan egiteko banaka irakurtzea adostu dugu. Bakoitzak garrantzitsuak iruditu zaizkion hitzak eta esaldiak azpimarratu egin ditu eta horren ondorioz gure artean ados jarri gara gero laburpenean sartzeko.
Gaurko lana egingo dugun lanaren sarrera izan da, hurrengo egunean testu osoa jorratuko dugulako eta gaur planteatutako hainbat ariketa egin beharko dugulako.
Lan honen planteamendua aproposa da, taldean testu hauek hobeto lantzen direlako hainbat zailtasunei aurre egiteko eta gainera talde lana bultzatzea ez dago inoiz soberan.

2011-09-30

Lehenengo ariketa jesarlekuan eserita egin dugu. Begiak itxi behar izan ditugu eta kanta lasai baten laguntzaz teknologia berriekin gure lehen kontaktua zein izan den, non geunden, norekin.. gogoratu behar izan dugu. Horrez gain, gaur egun gustukoen ditugun teknologia berriak aipatu behar izan ditugu. Guzti honekin konturatu gara teknologiekin daukagun kontaktua ez dela oraintsukoa baizik eta urrunetik datorkigun gauza dela eta gure eguneroko bizitzan ohartu gabe erabiltzen ditugula guretzako ohikoena delako eta ez garela imajinatzen gure bizitza beraiek gabe.
Bigarren ariketa binakakoa izan da eta power point baten laguntzaz baliatu behar izan gara komunikatzaile baten ezaugarriak adierazteko. Abizenen arabera binaka joan gara arbelera irteten eta pertsona bakoitzak power point bat azaldu behar izan du. Askotan power point bakoitzak zer adierazi nahi zuen argi zegoen baina beste kasu batzuetan oso zaila izan da eta ahal izan dugun eran azaldu dugu besterik gabe.

2011-09-23

Gaur ikasgai honen lehenengo eguna izan da. Hasieran ez genekien zertaz joango den IKT-ko arloa, beraz Alaitzek sarreratxo bat egin digu teknologien munduan pixka bat sartzen joateko. Berak hauei buruz daukan ikuskera transmititu digu. 
Hiruko taldeetan jarri gara eta gaiarekin zerikusia duten galdera batzuk erantzuten saiatu gara. Nahastea sentitu dugu lehendabizi, zer erantzutea ondo jakin gabe, baina hiruron artean kontzeptuak hobeto ulertzen hasi gara. 

Ikaslearen Portfolioa

Ikaslearen portfolioa, materia batean profesionala den pertsona batek egiten duen material bilketa. Horrekin, haiei buruzko gogoetak egin ditzake, bere ikaskuntzan hobetzeko eta aurrera egin ahal izateko.

Hori dela eta, portfolio on bat egiteko, hainbat ezaugarrietan oinarritu behar gara:
Ebaluatu ditzakegun nabaritasunak jartzea.
Nabaritasun horietara heltzen diren prozesuak aztertzea. 
Publikoa eta pribatuaren artekoa izatea.
Ikaskuntzarekin zuzen erlazionatuta egon behar da.

Horrekin batera, esan dezakegu, hainbat abantaila dituela; adibidez, esperientzia erreala dela, honekin ikasten ari garenez erreflexionatu dezakegu. Horrela gaian gehiago sakonduz. Gainera, taldeka egiten badugu, bakoitzak dituen ikuspuntuak azter ditzakegu eta gai horri buruzko jakintza handiagoa izango da.
Amaitzeko, portfolioaren printzipio garrantzitsuena hau izango lirateke; norbanakoak, bere ikaskuntzari begira, ardura hartzen du.