jueves, 15 de diciembre de 2011

Zer da metafora? Nola egiten ditugu aurkezpenak?

METAFORA:

Kontzeptu erreal bat beste irudimenezko kontzeptu batekin identifikatzen dugunean, metafora bat egiten ari garela esaten dugu. Bi izakien, hausnarketen edo kontzeptuen arteko identitatezko harreman estua ezartzen du. Bietariko izen bat aipatzeko bestearena esanez egiten da.

NOLA EGITEN DITUGU AURKEZPENAK?

Talde bakoitzaren lanekin argi geratu da teknologia munduarekin daukagun lotura. Gero eta garrantzitsuagoa da gure bizitzetan eta aurkezteko era desberdinak daude. Errazena power point baten bidez egitea da eta gaur egun gehien erabiltzen dena da. Bertan efektu desberdinak daude eta hitzez gain argazkiak ere ager daitezke. Power pointetik haratago bagoaz movie makerren laguntzaz egindako bideoak ditugu. Hauetan soinuak jar daitezke eta aurrekoaren moduan letrak eta argazkiak. Gure kasuan, aurkezpena modu orijinal batean egitea pentsatu genuen eta horretarako taldeko kide bat grabatzen zegoen bitartez beste hiru pertsonek elkarrizketa bat bideratzen zuten. Horrela egoera hurbilez ukituz. Beste talde batzuek ikastoletako irakasleei egin diete elkarrizketa eta beste batzuek umeei ere. Azken finean, egoera hurbiletik ezagutzeko.

martes, 6 de diciembre de 2011

Klasean egindako aurkezpenak

Hona hemen lau asteetan zehar klasean egindako aurkezpenen laburpenak :

Azaroak 4:

IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK

Olatz Monasterio, Maialen Munduate eta Deiene Malaxetxebarria

olatzmaialendeieneikt.blogspot.com

Talde honek power point baten bitartez honako hau azaldu zuen: ikasle eta irakasleek gaitasun batzuk jorratu behar dituztela eta honek ezinbestekoak direla IKTak eskola desberdinetan lantzeko.

Azaroak 11:

MARCO ESTRATEGICO DE EUSKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION EN LA ESCUELA

Amaia Oleaga, Marta Omagogeaskoa eta Nerea Otazua

informatikanmurgilduz.blogspot.com

Lehenengo, gaiari buruzko azalpen txiki bat egin dute eta emandako informazioa hobeto ulertzeko bideo bat jarri dute. Bideo horretan hainbat argazki ikusten ziren, lehenengo antzinakoak eta azkenik oraingoak. Horrez gain, eEskola proiektua izan dituen faseak, arazoak eta ezaugarriak azaldu dituzte.

ESKOLA 2.0, ETIKETA BAT BAINO GEHIAGO OTE?

Miren Iriondo, Itziar Lasarte eta Julene Lapatzagortazar

iktworld.blogspot.com

Talde honetan, haien gaia azaltzeko, ipuin bat asmatu dute. Gainera, klase giro erlaxatu bat egoteko, musika lasaia eta argizariak erabili dituzte. Istorio baten bitartez, eskola 2.0 proiektuari kritika bat egin diote, beren testuaren egileak bezala.

BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ANTOLAKUNTZA

Amaia Souto, Jokin Uriarte, Oihane Vega, Amaia Urizar eta Asier Vieites

iktmundua.blogspot.com

Gaia powerpoint baten bidez aurkeztu dute, haiek hitz egiten duten bitartean. Guk daukagun gaiaz hitz egin dute baina gure aurkezteko modua oso diferentea da.

INFORMAZIOAREN GIZARTEA, TEKNOLOGIA ETA HEZKUNTZA

Anartz Ugarte, Ander Hernandez, Peru Vidal, Elena Jauregi, Oihana Marzana eta Iker Uribarren

iktmagistral32.blogspot.com

Lana aurkezterako orduan, berriro ere, powerpoint-az baliatu dira. Informatikari buruzko hainbat azalpen eman dituzte; adibidez, email, skype … gehienbat hauek sortzen dituzten arazoak aztertzen.

HEZKUNTZA EREDU TRADIZIONALA ETA TEKNOLOGIKOA

Elena San Miguel, Raquel Sanz eta Eider Valderrey

berriteknologiratzen.blogspot.com

Landu duten lana “Hezkuntza eredu tradizionala eta teknologikoa” izan da. Lehenengo, bien arteko desberdintasunak aipatu dituzte. Gaia aurkezteko powerpointa eta bideoa egin dute. Gainera, ipuin bat ere egin dute nahiz eta klasean ez aurkeztu.

TEKNOLOGIA BERRIAK ESKOLAN

Ander Navarro, Eneko Olabarria eta Peio Ugarte

ikt-ikasgaia.blogspot.com

Teknologia berriak eskolara eraman behar ditugula azaldu digute. Horregatik, haien erabilpena bultzatu behar dugu haurrei irakatsi ahal izateko.

Azaroak 18:

IKT-TIK ERREKURTSO EDUKATIBOETARA

Alazne Urrutia, Jone Plaza eta Julen Ruiz

iktatzen.blogspot.com

Talde honek zerbait desberdina planteatu du eta ikasgelara eraman dut egoera, horrela errealitatearekin at etortzeko. Adin jakin bateko umeei galdera desberdinak egin dizkiete eta honen izenburua IKTetatik errekurtso didaktikoetara da. Honetan, azaltzen dute nola joan diren IKTeak hezkuntzan sartzen eta aldaketa guzti hauek izan duten eragina hezkuntzan. Gainera, hezkuntzan eragin ona izatea bilatzen dutenez emaitza onak izateko zer egin behar duten azaltzen dute. Horrez gain, zazpi axioma daudela ere aipatzen dute.

EUSKADIKO MARKO ESTRATEGIKOA GIZARTE INFORMAZIOAREN AURREAN ESKOLAN

Nerea Larruzea, Iratxe Iparragirre, Miren Luzuriaga eta Oihane Infante

iktlh32teoria.blogspot.com

Gizartea komunikazioaren aspektuan aldatu egin da: Lehen gutunen bidez jartzen ginen kontaktuen lagunekin, orain sare sozialen bidez. Telefonoa erabili beharrean, Skype erabiltzen dugu. Eguneroko bizitzan ere hainbat gauza aldatu dira: arropa garbitzeko metodoak, zinema … Eskolan umeek txikitatik ordenagailu portatilak erabiltzen hasten dira, arbela tradizionalak elektronikoengatik aldatu dira etab.

Gaur egungo gizarte digitalizatuan paradigma teknologikoa ezartzeko hainbat neurri, Europako Komisioan adostuak. Plan hauek azpiegitura berrien aurrean sentsibilizazioa bultzatu dute, Internetaren erabilera sustatu dute. Hezkuntzari dagokionez, IKT material didaktikoa ekoiztu dute, Curriculuma moldatu dute … Honetarako beharrezkoa izan da DIRUA, EUROPAR BATASUNAREN GOMENDIOAK, GOBERNUAREN LAGUNTZA, BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK eta, batez ere, IRAKASLEEN FORMAZIOA.

HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN

Iraia Madariaga, Iratxe Varela, Nerea Gomez eta Sarai Hernaez

ikt-lana.blogspot.com

Azken urteetan teknologiaren inguruko definizio bat nagusitu da: zenbait ekintza egiteko, batzuk pentsaezinak zirenak, aukera ematen diguten tresnak dira. Lau teknologia mota daude: artefaktualak (mugikorrak), antolatzaileak (taylorismoa), sinbolikoak (erritualak) eta bioteknologikoak (giza bizitza hobetzen dutenak).

Ideia nagusiak:

· Teknologiaren erabilera egokia funtsezkoa da egungo eskoletan zein etorkizunekoetan.

· Teknologiaren erabileraren normaltasuna eragin behar da ikasleen egunerokotasunean, hauekiko antsietatea ez sortzeko.

· Hezkuntzarako teknologia IKT-etan ez oinarritzea.

Hezkuntzaren teknologia eta Informaziorako eta Komunikaziorako teknologiak EZ DIRA GAUZA BERA!

Hezkuntzarako teknologia, gizarte batean eskura dagoen teknologia hezkuntza prozesua garatu eta horren helburuak lortzeko prozedura sistematikoa da.

Hezkuntzarako Teknologia IKT-etan oinarritzeak hainbat arrisku dakartza:

Perspektiba historikoaren gabezia

Testuinguruaren gabezia

Erredukzionismoa

Etengabeko porrota IKT-en erabileran

Antsietate teknologikoa

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Jon Rabadan, Garazi Novoa, Estibaliz Pajaro, Sheila Quijada eta Janire Rekalde

tik-tok-tak.blogspot.com

Hezkuntza teknologia agertzen eta aldatzen joan den heinean aldatzen joan da. Antzinako eskolan paradigma positibista zegoen indarrean, irakasle autoritarioa, ezagutza maila liburuetan oinarrituta eta azterketetan oinarritzen den ebaluazioa erabiliz. Horrez gain ez zegoen harremanik irakasle eta ikasleen artean. Gaur egun paradigma interpretatzailea dago indarrean gehienbat, komunikazioa eta askatasuna, partizipazioa, adostasuna, harremanak eta komunikazioan oinarritzen da. Ebaluaketa jarraitua eta pertsonalizatua da eta irakasleek teknologia berriak erabiltzen dituzte.

Teknologia berrien erabilera oso garrantzitsua da hezkuntzan, gaur egungo gizartean garrantzia handia duelako. Teknologia berriak haurren garapenerako garrantzitsuak dira.

KONPETENTZIA DIGITAL ETA INFORMATZAILEA ESKOLAN

Olaia Sanchez, Maria Santin eta Yaiza Santamaria

ikusi-eta-ikasi.blogspot.com

Gaur egungo haurrak IKT-en menpe gizarteratu den lehenengo belaunaldia izan da. Horregatik alfabetatze modu berriak agertu ziren, horien artean multialfabetatzea. Prozesu honi esker subjektu autonomoak sortzea du helburu. IKT-ak barneratzen dituen prozesu honetan hiru konpetentzia garatzea eskatzen du: informazioa jasotzea eta ulertzea, informazioaren transmisioa eta harreman sozialak. Metodologi honek arazo bat dauka, ikaslea gehiegizko informazioa edukitzea, hala eta guztiz ere informazio horri forma ematen saiatzen garenean ez du arazo bat suposatuko.

ESKOLA 2.0, ETIKETA BAT BAINO GEHIAGO OTE?

Leire Zuluaga, Ana Ugartetxea, Ainhoa Saralegi eta Sara Valencia

Bideo baten bidez egin dute aurkezpena, eskola 2.0 programa azalduz. Oso interesgarria iruditu zaigu eta edukiak oso ondo egon dira.

TEKNOFILIA VS TEKNOFOBIA

Urko Sanz, Gorka Ramos, Pablo Piñeiro eta Koldo Plazas

pakogour.blogspot.com

Aurkezpen honetan, idei deigarri bat esan dute; ikasleek askotan, irakasleek baino gehiago dakite teknologi berriei buruz. Gainera, teknologi hauen aurrean bi jarrera ikusten direla azaldu dute; teknofilia eta teknofobia, biak nahiko arriskutsu izanda.

Abenduak 2:

ESKOLETAKO IKT-AREN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPAR POLITIKA

Irune Ormaechevarria, Maialen Piña eta Mayi Paskual

bideberriak-iktak.blogspot.com

Powerpoint bat egiteaz aparte, kritika bat egitea pentsatu dute eta horretarako txikitako oroimenekin bertso bat egitea aukeratu dute.

INFORMAZIO ETA DIGITAL KONPETENTZIA ESKOLAN

Arantxa Martin, Irantzu Prado eta Ainara Wain

zerdatorkigu.blogspot.com

Power point honetan

Inprenta kultura vs teknologia digitalak. Belaunaldiak aurrera egin ahala teknologia gehiago daukagu gure eskuetan, ordenagailuak … honek hezkuntzan eragina dauka eta alfabetatze berriak sartzea erabaki da. Hezkuntzaren helburua autoikaskuntza dela esaten du, edozein pertsonak ikasten ikasi beharko du.

IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK

Oscar Tome, Ainhoa Vazquez eta Ane Zabala

iktegunerokoa.blogspot.com

IKT-ak dagoeneko gure kulturaren zati dira eta hezteko modu berriak aztertu behar ditugu. Eskola teknologiak txertatzeko eremu egokia da. Ezinbesteko bi aktore hartu behar dute parte: irakasleak eta ikasleek.

Osatzeko, ISTE eta NETS2 proiektuak erabili daitezke. Bi proiektu hauen bidez irakasle-profil bat lortuko da: autonomoa, IKTetan trebea eta herritarra. Ikasle-profil bat badago ere: sortzailea, kritikoa eta arduratsua. Profil hauek lortzeko gaitasun espezifiko batzuk landu behar dira. Gaitasuna: hainbat egoerei irtenbidea ematen laguntzen dien ezagupen, egokitzapen eta nortasun-ezaugarriak modu integratuan gauzatzeko ahalmena.

Irakasleek landu beharreko gaitasunetan 3 ardatz:

1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa

2. Didaktika, pedagogia eta curriculum

3. Herritartasun digitala

Ikasleen gaitasunetan beste 3 ardatz:

1. Trebetasun teknologikoa

2. Bizitza osorako ikaskuntza

3. Herritartasun digitala

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Ibon, Sergio eta Erlaitz

Ikt-ez-balia.blogspot.com

Teknologia berriak hazkuntzan.Nekazaritzan, ekonomian, gure inguruan izugarrizko aldaketa nabaritu dugu gizabanako guztiok. Oso garrantzitsua da baloreak transmititzeko orduan.

Batzuen ustez teknologia ez da egokia hezkuntzan, horregatik irakasleek prestakuntza egokia eta partaidetza zuzen bat izan behar dute. Gaur egungo eskola antolamendua ez da guztiz ona IKT-ak ezartzeko.

ORDENAGAILUAK EMAZIOEN SORTZAILE

Bittor Meabe, Ibai Menendez eta Txaber Miravalles

pinuak.blogspot.com

Irakasleek erresistentzia jartzen diete aldaketa guztiei. Gainera, irakasleen artean formazio falta sumatzen da. Teknologi berriak baino askoz garrantzitsuagoak dira erabiltzen diren programak; batez ere, desoreka sozialak sortzen dituztelako.

Gaia hobeto ulertu ahal izateko, bideo barregarri bat ipini dute teoria azaldu ondoren.

ESKOLA 2.0 ESKOLETAN ERABILTZEN DIREN

Irati Saratxaga, Arrate Santiago eta Haizea Uriagereka

haizeairatiarrate-portfolioa.blogspot.com

IKTak eskoletan ere integratu dira eta ikaslea kritikoa eta sortzailea izatea bilatzen da. Egoera hau ikasgelara eramateko antzerki bat egin dute . Iktak modu erabilgarri batean erabiltzea ezinbestekoa da , gainera jarrera irekia eta ikertzailea izan behar da eta hau lortzeko lankidetza eta komunikazioa garrantzitsuak dira. Guzti honetarako ezinbestekoa da iktaren erabilgarritasuna ulertzea eta esperientziak diseinatzea, horrez gain, politikak eta araudiak ezagutu behar ditugu

IRAKASLEEN FORMAKUNTZA

Ander Olibares, Jone Oliban eta Iker Suaga

landuzetasakonduz.blogspot.com

Gorlizeko ikastetxeko andereño bat ageri da hitz egiten, bere eskolako egoerari buruz hitz egiten. Geletan departamendu ezberdinetan arbela digitalak jarri dira. Ziklo bakoitzean zein departamentu zen egokiena aztertu dute lehenago eta ondoren klasea egokitu dute. Batzuetan uste dute ikasleek beraiek baino gehiago dakitela. Ziklo guztietan ageri dira ordenagailuak erabiltzeko metodologia ez bakarrik 5. mailan.