viernes, 4 de noviembre de 2011

Gure gaia

BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK


1. Sarrera
IKT-a ikasleengan oinarritutako metodologia da. Ikastetxeetan aldaketa garrantzitsu bat suposatzen du eta berrikuntza didaktikoak onarpena jasoko du.
Esan beharra dago, irakasle indibidualaren paperak garrantzia galduko duela, izan ere, hemendik aurrera irakasleen talde kolaboratzaileak izango dira oinarrian. Beraz, irakasleen profesionaltasuna ezinbestekoa da, hori dela eta zorrotzagoak izango dira formazioari begira.
Ikastetxeak gai izan behar dira aldaketa teknologikoari erantzuteko eta teknologia berrietatik etekinak ateratzeko. Aldaketa fisikoa baino(ordenagailuak instalatzea …) zailagoa da psikologikoki mentalizatzea. Zuzendaritzaren irudia beharrezko elementu bat da, IKT-ak eragingo dituen aldaketei aurre egiteko.




2. IKT-en eredu eratzaileak hezkuntzaren barruan
Erakunde hezigarrien hiru era desberdin daude: burokratikoa, sistema soziala eta komunitatea. Nahiz eta hiru organizazioak zentroetan egon, eredu burokratikoa da pisu gehien daukana. Hala ere, zentroek estrategia eta tekniken bitartez kudeatuta egotea behar dute eta hauek era berean prest egon behar dira adimenaren gizartean gertatzen diren eskaera berriei aurre egiteko.
Lau osagai ezinbestekoek osatzen dute zentro hezigarrien gestioa. Lehenari buruz esan dezakegu, zuzendaritzako taldea prest egon behar dela aldaketak aurkezten direnerako; irakasle efizienteen taldea bilduta mantendu behar dute; ideiak eta adimenak gestionatu; denbora era egokian banatu jakiteko zer den garrantzitsua eta zer ez eta baliabide teknologikoak kudeatu. Bigarrenak, estrategia antolatzaileak dira zeintzuek eskola barruko baliabideen gestioaz arduratzen dira. Hirugarrena, harremanetan dago eskualdeko administrazioarekin eta baita estatu-mailakoarekin eta era honetan zentroaren barruan dauden beharrizanei irtenbidea emanez. Laugarrena, baina ez horregatik garrantzi gutxienekoa antolakuntza berria daukagu, hauek gurasoekin, komunitatearekin, gainontzeko zentroekin harremanetan mantentzen dira.
Buruzagitza estilo aproposena gizartearen baitan honako hau izango litzateke: zuzendaritza taldeak kapazitatea edukitzea organizazio bat sortzeko zeinetan ikasi egiten den. Hau da, instituzio honetan pentsatzeko era berriak sortzen dira eta gainera pertsonak elkarrekin ikasten dute. Eskolako kide guztiek, zuzendaritza taldeak, irakasleak, ikaslegoa,gurasoak irakaskuntzan eta ikaskuntzan parte hartzen dute era aktibo batean.

2.1. Adopzio Teknologikoaren eredua
Eredu hau batik bat honako honetan zentratzen da: azpiegitura teknologikoen gestioan, errekurtsoen antolakuntzan eta irakasleek erabiltzen dituzten tekniken konpetentzian. Zentro hezigarri hauetan erabiltzen diren praktika pedagogikoak metodologia azalgarriak dira, pentsamendu induktiboa daukatenak eta eginkizun akademiko tradizionala daukatenak. IKT-en funtzio nagusiena, informazioaren transmisioa ahalik eta efikazena izatea da eta haurrak motibatu teknologia berrien erabilera egokia egiteko. IKT-ak irakasleen aktibitateak osatzeko erabiltzen dira, eginkizunak era errepikakorrean ez emateko eta software bidez praktika eta ariketak ebaluatuak izan daitezen. Hau guztia aurrera eramateko ezinbestekoa da azpiegitura teknologiko egokiak izatea ezinbestekoa da.
Eredu honen arabera antolatzen diren zentroak beraien irakasleen garapena lortu nahi dute teknologia alorrean eta baita funtzionamendu eraginkor bat ekipamendu teknologikoetan.

2.2. Integrazio Katalitikoaren eredua
Eredu antolatzaile hau erabiltzen duten zentroetako irakasleen parte hartzea dela eta, ikaskuntzako partaide bihurtzen ditu. Aldaketa prozesuan zehar irakasleek konpetentzia berriak ikasten dituzte eta pedagogia ikuspegi berriak esperimentatzen dituzte beraien praktikak testuinguru teknologikora ezartzeko.

2.3. Integrazio Kulturaleko eredua
Eredu hau propioa da IKT-aren erabilpenean esperientzia handia daukaten zentroetan eta honi esker ikasten duen erakunde bat bultzatzea lortu dute. Teknologia berriak sartzea ez da arazoa eta irakasleak prestatu daude eskaera berrietarako. IKT-a oso integratua dago eta ikasleengan daukan eragina errendimenduari dagokionez oso positiboa da.
Eredu hau erabiltzen duten zentroek organizazio izugarria izaten dute,horrez gain, helburuak eta proiektuak identifikagarriak dira eta kide guztiek ezagutzen dituztenak. Zentro egonkorrak dira eta berrikuntza pedagogikoetan tradizio handikoa.

2.4. IKT-aren papera ikaskuntza komunitateen sorkuntzan
Heziketa liderazgoaren lau estilo zehaztu ahal ditugu XXI. mendean:
1- Lider hezigarria: eredu papera betetzen du, proiektu hezigarria eta kurrikulara koordinatzen du, garapen profesionala sustatzen du, ikaskuntza inguru ordenatu bat mantentzen du eta ez daude arazo larriak.
2- Lider transformatzailea: zentroaren hobekuntza mantentzen du eta arazoen aurrean efikazia bilatzen du.
3- Lider integratzailea: zentroaren hobekuntzara zuzentzen da kudeaketa pertsonal, aktibitate hezigarri eta garapen profesionalari begira.
4- Lider kooperatiboa: buruzagitza honela ulertzen da: errespontsabilitate bat zeinetan zentro guztiak parte hartzen du eta irakasleak gai dira errespontsabilitateak bere gain hartzeko.
Zuzendaritza taldeek IKT-en erabilpen hezigarria planifikatzeko errespontsabilitatea daukate eta horretarako beraien estrategiak zehaztu behar dituzte “ Proyecto Educativo de Centro” izeneko dokumentuetan zeintzuek diseinu kurrikulara duten.
Zentro guztiek honako hiru puntuetan oinarritutako proiektu integratzaile bat eratu behar dute:
1- TIC errekurtso didaktiko bezala.
2- TIC komunikazio bitartekari bezala komunitate hezigarriaren partaideen artean.
3- TIC antolakuntza, kudeaketa eta zentroko administrazio errekurtso bezala.
Herrialde gehienetan hezkuntza gai politiko bat da zeinek izugarrizko garrantzia daukan. Berrikuntza hezigarrien ikerketek diotenez, aldaketa hezigarria posible da nahiz eta egoera zaila izan. Zentro inobatzaileak argi daukate komunitate hezigarriko kide guztiak aldaketarekin konprometituta egon behar direla.
OA( Organizaciòn que aprende) talde bat da zeinetan pertsona talde batek beraien kapazitateak hobetzeko egiten dute lan elkarrekin eta horrela emaitza baliagarriak lortu.
Ikaskuntza antolatzailearen lau dimentsioak honako hauek dira:
1- Konfiantza eta klima kolaboratzailea, era honetan neurtzen da: kultura eskolarrak ea zein gradutan defendatzen duen taldeko lan kooperatiboa.
2- Arriskuak, zuzendari taldeek eta antolakuntza estrukturek ea zein neurritan babesten duten experimentazioa, irakaslegoak erabakiak zein puntutararte hartu ditzaketen eta ondoren iniziatibak zer nolako balorazioa izango duen.
3- Misio konpartitua eta kontrolatua, irakasleek zentroaren funtzionamenduko aspektu guztietan hartzen dute parte.
4- Garapen profesionala, irakasleek nola garatzen dituzten beraien praktikak eta zenbat denbora ematen duten irakasle formakuntzan neurtzen du
Ikasten duten erakundeak (Organizaciones que aprenden), hainbat balore partekatzen dituzte, taldeko errespontsabilitatea daukate eta hezkuntza profesionala sustatzen dute.
Horregatik, eskoletako kultura aldatu behar dugu; ikaskuntza profesionalaren komunitatea bilakatzeko. Elkarlanean lan egiten bada, guztiak ikasi dezakete guztiotaz eta horrela hobeto ezagutu I.K.T-ak (Informazio eta komunikazioaren teknologiak).
Ikastetxe batean I.K.T-ak antolatzea, taldeko zeregina da. Ikastetxean bertan erabakitzen da non, noiz eta zertarako egongo diren teknologi hauek. Horregatik, irakasleari oso zaila gertatuko zaio banako moduan egiten saiatzen bada.
Taldeak, hainbat onura ekartzen dizkio gizabanako bakoitzari; adibidez, irakasleak era mailakatu batean hartzen dituzte erabakiak, horrela seguruagoak sentituz.
Sengek (2006) bere liburuan, “La quinta disciplina”, hainbat lege proposatzen ditu. Hauek I.K.T-ak erabiltzen diren ikastetxeetan kontuan hartu behar dira:
1. Gaurko arazoak, atzoko “ebazpenetatik” datoz. Espero ziren emaitzak ez direnez heltzen, irakasleen fidagaiztasuna sortzen da.
2. Gehiago behartuz gero, sistemak, gehiago behartuko du. Ikasle batek bera bakarrik lan egiten badu, ez da konturatzen, oztopo gehiago ipintzen dituela.
3. Portaera hobetzen da, okerragotu aurretik. Dabilen konponbidea, hobekuntza tenporala izan daiteke.
4. Bide erraza, leku berdinera darama. Ariketa bat errepikatu betidanik egin delako, nahiz eta txarra izan.
5. Osabidea, gaixotasuna baino txarragoa izan daiteke. Ezagutzen den konponbidea, arriskutsua izan daiteke gero ez duelako funtzionatzen.
6. Azkarrena, geldoena da. I.K.T-ak era azkarregian ezartzen direnean, sistema hauek gelditzen saiatzen da.
7. Zergati eta efektua, ez daude gertu denbora eta espazioan. Arazo bat dagoenean, kausa bat bilatzen da inguruan.
8. Aldaketa txikiak, ondorio handiak ekar lirateke. Sinpleak diren gauzak, leku aproposean gertatzen badira, onuragarria izan daitezke.
9. Bi meta kontraesankor eskuratu daitezke. Uste dugu kontrakoak diren bi gauza ezin direla aldi berean lortu, baina hau ez da egia.
10. Elefante bitan zatitzea, ez du bi elefante txiki ematen.
11. Ez dago errurik. Arazoak ditugunean, erruduna biltzen dugu baina kanpoan.

2.5. Ezagutzaren gestioa, ikaste gizartean
Ikastetxeetan, ez daude antolatuta, bereganatzen dituzten ezagutzak eta materialak; hori dela eta, oso zaila egiten zaie hauek irakastea.
Horregatik, I.K.T-ak oso baliabide onak dira irakasle eta ikasleentzako hezkuntza sisteman material didaktikoak eskuratzeko. Eta informazio elkar trukatze azkarra emateko; betiere, informazio hori garrantzitsua izan beharko delakoan.
Beste aldetik, Simpson et. Al (2005) hurrengo jarrerak deskribatzen dira Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen artean:
1. Interes gutxi I.K.T-en aurrean.
2. Erabaki hartze akademikoak, saileko zuzendariaren esku daude.
3. Banakako erabakiak.
4. Konpromiso falta irakasleen artean, taldeka lan egiteko.
Jarrera hauek, oso txarrak dira hezkuntza premia berriak martxan jarri ahal izateko.



3. Hezkuntza guneen kudeaketa IKT-arekin egindako heziketarako


3.1. Gela teknologikoa: funtzioa, estruktura eta organizazioa
IKT-ak integratzen dituzten irakasleek curriculumean metodologia aldatzeko beharra jasaten duten azkar aldaketei egokitzeko.
Gela teknologikoak ezaugarri hauek izan behar ditu:
· Baliabideak on-line.
· Gela birtualak.
· Ikasleak haien erara ikasten lagunduko dieten teknologiak erabil ahal izatea.
· Banakako curriculumak.
· Interdiziplinarietatea errazten duten teknologien erabilgarritasuna.
· Leku eta altzari malguak.
· Ordenagailu eta bideoak.
· Eskuko ordenagailuak, liburu elektronikoak, liburutegiak, biltzeko gelak …
Gelen hainbat konfigurazio aldatu egin dira, jarraian azalduko dugu horietako batzuk:
· Gela tradizionalaren berrantolamendua.
Gela antolatzeko moduaren arabera hiru espazio desberdin bereiz ditzakegu:
1. Gelan bertan sarean sartu ahal diren ordenagailuak.
2. Ikasleen mahaiak arbel digital bateri begira edo irakaslearen ordenagailuari konektatutako pantaila bateri begira.
3. Lan egiteko zona bat, gelan bertan, taldeka lan egiteko teknologien laguntzarekin.

· Espazio berriak eraikitzeak zeuden konfigurazio arkitektonikoetatik
IKT-ak geletan sartzerakoan eta hauek aprobetxatzean, egitura espazialak aldatu egin dira espazio aldakorrak, zabalagoak eta baliabide teknologiakoak erabiltzeko errazagoak izateko. Horren ondorioz, dispositibo teknikoak aprobetxatuko dira eta ikasleen taldekatzeak IKT-ak erabiltzeko erraztuko ditu.
· Funtzio partekatuak, baliabide zentralizatuak
Ikastetxeak geografikoki gertu daudenean, baliabideak optimizatzeko, IKT-etan espezializatutako ikastetxeak sortu ahal dira. Hauek irakasle bereziak gestionatzen dituzte.
· Gune birtualak eta berritze sareak sortzea
Mugatze arkitektonikoak eta posibilitate ekonomikoak baimentzen ez dutenean ikastetxeko leku fisikoak aldatzen edo berritzen espazio birtualak sor dezake arazoa gainditzeko, hauek hezkuntza arloan “gela birtualak” deitzen dira.
Sarearen kontzeptua (networking) kooperazio eta elkarlan sozial moduan indibiduo eta instituzioen artean garapen zabala izan du azken urtean IKT-ei esker.

3.2. Errekurtsoen zentroak: funtzio, estruktura eta organizazioa
Ikastetxe baten zerbitzuen barnean, liburutegia izan da tradizionalki errekurtsoen zentroa. IKT-ak sartzean “Centro de Recursos para el Aprendizaje y la investigacion (CRAI)”sortu da. Hauek lan indibiduala eta talde lana konbinatzen dute teknologiaren laguntzarekin eta hori hainbat zonetan banatuta.



4. TIC-aren erakunde hezitzailearentzako giza errekurtsoak


4.1. Zuzendaritza taldeak
Erakunde sozial guztietan bezala, zuzendaritzaren lana oso garrantzitsua da etorkizuna hobetzeko eta motibazioa sustatzeko. Haren konpetentziak honako hauek dira: aurreikustea, laguntzea, sustatzea eta hezkuntzan dagoen teknologiarekin zerikusia daukan guztia antolatzea.
Taula honetan zuzendariek landu behar dituzten gaitasunak laburtzen dira:
GALDERA
ERANTZUNA







Eskoletako zuzendariek, zein modutan garatzen eta konpartitzen dute euren ikuskera TIC-en erabilpenari buruz?
Hezkuntza lidergoarenganako motibazio handia sentitzen dute, TIC-en balioa ezagutzeko.
TIC-ek exijitzen dutena ulertzen dute eta bermatzen dira behar den laguntza egoteko.
Ikasleen, euren emaitzen, teknologien erabilera didaktikoen eta autoestimaren garapenarenganako interesa erakusten dute.
Etorkizunareganako konfidantza dute eta uste dute euren eskolan hobetzen ari direla.
Kontziente dira TIC-etan ez direla profesionalak izan behar.
Askotan beste eskoletara joaten dira ideia berriak hartzera.
Hezkuntzari buruzko erakusketa-azoketara joaten dira.
Kideei parte hartzera animatzen diete.
Oso oportunistak izaten dira. Proiektuetan parte hartzera animatzen dira.
Aldaketen alde daude.







Nola egiten dute zuzendariek euren TIC-ei buruzko proiektuak aurrera eramateko?
Berritzaileak dira bilaketan eta funts ekonomikoak lortzeko orduan.
Irakaslegoarentzako TIC-en inplikazioa eta eskatzen dena ulertzen dute.
Ikasleen ikasteko modua aztertzen ari dira eskuragarriak diren teknologiak baloratzeko.
Irakaslegoaren formakuntzaren beharrak ulertzen ditu.
Denboraren zentzua oso garatuta daukate.
Gurasoak eta kontseilukoak informatuak mantentzen dituzte.
Moldakorrak dira. Zeozer aldatu behar bada, aldatu egiten dute.






Nortzuei egozten diete zuzendariek eskolaren euren errealitatearen ikuskera aurrera eramateaz?
Indarrak lokalizatzen ditu bere irakaslego eta ikasleen artean, eta hauek erabiltzen ditu.
Eskolaren beharrizanekin bat etortzen bada, prestatuta daude lan berriak sortzeko eta rolak eta erantzukizunak egokitzeko.
Ziur daude hezkuntza planifikazioa prozesu dinamiko bat dela eta zenbait alderdi interesatuek osotzen dutela.
Ez dute lidergo isolatu bat burutzen. Irakaslegoan konfiatzen dute.
Interesatuak eta hezkuntza komunitatea inplikatzen ditu.
Prest daude pertsona egokiak enpleatzeko.



4.2 TIC koordinatzailea

Haur, lehen eta bigarren hezkuntzan hartzen du parte koordinatzaileak, eta honen helburua irakaslegoa aholkatzeko eta dinamizatzeko sortu da. Estrategia ona da eta hezkuntza sistema gehienetan finkatzen ari da.
Hauek dira TIC koordinatzaile baten funtzio nagusiak:
  • TIC-ekin lotutako errekurtso hezitzaileak antolatu.
  • Irakaslegoari informatu tresna berriak, produktuak eta sistemei buruz.
  • Irakaslegoari lagundu TIC-en integrazioarekin curriculumean.
  • Dinamizatzaile eta sustatzaile moduan jokatu.
  • Zuzendaritzari proposamen berriak ezagutarazi.
  • Teknologiekin lotutako jarduerak koordinatzea.
  • Eskolako baliabide teknologikoak (ordenagailuak…) antolatu eta gestionatu.

4.3 Informatikako teknikoa
TIC-en koordinatzailearekin batera, existitu behar da ere informatikari buruz asko dakien profesional bat, baliabideen mantentze-lanetarako.
Honako hauek dire bere funtzio garrantzitsuenak:
  • Behar diren lan guztiak egin eskolako baliabide informatikoak ondo mantentzeko.
  • Edozein arazo egotekotan, hezkuntza administrazioari komunikatuko dio eskolako zuzendaritzaren bitartez.
  • Ordenagailu eta beste aparatu elektronikoen segurtasuna (kontraseñak …) bermatu.
  • Irakaslegoari informatikari buruzko aholkularitza eskaini.
5. Proposatutako jarduerak
1. TIC-ean sartutako zentru hezitzaile baten antolakuntza estrategien ebaluazioa egin.

2. Plan estrategiko bat diseinatu aldaketa jasoko duen zentru hezitzaile batentzako: software jabe batetik software libre batera.

3. Ebaluaziozko instrumentu bat eraiki TIC aplikatuta daukaten zuzendaritza taldeentzako.

6. Garatu beharrezko gaitasunak
  • Eredu antolatzaile bat diseinatu TIC-en integrazio curricularrarentzako, heziketa komunitateetan oinarrituta.
  • Aplikazio informatikoak erabiltzen jakitea, ezagutzaren gestioa hobetzeko.
  • TICa aplikatzearen garrantziaz konturatzea.
  • Baliabide teknologikoen erabilpena ikasleentzat planifikatu.
  • Errekurtsoen zentru bat hamankomunean antolatzeko gai izatea.
  • Programa informatikoen ezaugarriak ezagutu.

Hitz gakoak:
IKT
Zuzendaritza taldea
Zentro hezgarriak
Koordinatzailea
Teknologia berria
Inobazioa
Informatika teknika
Ikaskuntza profesionala
Gaitasuna
Metodologia
Gela teknologikoak
Baliabideak
Gela birtuala
Interdisziplinaritatea
Irakasle adituak

Networking


No hay comentarios:

Publicar un comentario