domingo, 20 de noviembre de 2011

Gure aurkezpena

Klasean egingo dugun aurkezpena egiteko, bideo bat erabiltzea erabaki dugu. Bideoan, gaia hobeto ulertzeko elkarrizketa bat prestatu dugu. Hemen uzten dizuegu gure bideoa:



viernes, 4 de noviembre de 2011

Gure gaia

BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK


1. Sarrera
IKT-a ikasleengan oinarritutako metodologia da. Ikastetxeetan aldaketa garrantzitsu bat suposatzen du eta berrikuntza didaktikoak onarpena jasoko du.
Esan beharra dago, irakasle indibidualaren paperak garrantzia galduko duela, izan ere, hemendik aurrera irakasleen talde kolaboratzaileak izango dira oinarrian. Beraz, irakasleen profesionaltasuna ezinbestekoa da, hori dela eta zorrotzagoak izango dira formazioari begira.
Ikastetxeak gai izan behar dira aldaketa teknologikoari erantzuteko eta teknologia berrietatik etekinak ateratzeko. Aldaketa fisikoa baino(ordenagailuak instalatzea …) zailagoa da psikologikoki mentalizatzea. Zuzendaritzaren irudia beharrezko elementu bat da, IKT-ak eragingo dituen aldaketei aurre egiteko.

Bideoaren hausnarketa

Komunikazio gaitasunak VS Multialfabetizazioa

Hezkuntzan arazo larriak daudela agerian dago gaur egun, horren lehenengo arazoa haurrak ez dutela pentsatzen ikastolara joatea garrantzitsua dela, gaur egun horrek ez duelako ziurtatzen lana aurkitzea. Hala eta guztiz ere erabiltzen diren metodoak ez dira egokiak, ikasleei klasera joatea behartzen ez dugu arazoa konpontzen eta sortu den pertsona akademiko edo ez akademiko kontzeptua arazoa larriagotzen du. Haiek ez dutela balio pentsatzean eta beren hezkuntza bide osoa hori pentsatzen badute ez dute inoiz haziko eta garatuko, motibatu eta laguntza eskaini behar diegu, ez gelditu eta ez dutela balio esan.
Beste arazo larri bat gaur egun deituriko adi egoteko eskasiaren sindromea da, hau epidemia bat dirudi, baina egia esan gehienak medikatuak izaten dira beharrik gabe. Gaur egungo haurrak eta gazteak hezkuntzatik anestesiatuak pasatzen ari dira eta ez ditugu loguratu behar, esnatu eta piztu behar ditugu hezkuntza hobekien aprobetxatzeko eta etekinak ateratzeko. Horrekin batera frogatuta dago test estandarizatuekin batera sindrome hau gehitu egin dela, orduan zergatik egiten jarraitzen da? horrekin amaitu behar dugu, garapena laguntzen ez duten aldagaiak alde batera utzi behar ditugulako.
Pentsamendu dibergentea lantzearen ideia garatu behar da, egungo ikastoletan, ikastetxeetan eta hezkuntza arlo guztietan galdekizun bakoitza erantzun posible bakarra dagoela lantzea erabaki desegokia delako, pixkanaka - pixkanaka haiek bakarrik pentsatzeko ahalmena mugatuko delako. Horrez gain taldeetan egindako ikasketak sendotu behar ditugu, horrela sortzen delako ikaskuntza onuragarria.
Laburbilduz, ikasleak hezteko eta horretako etekin nagusiena ateratzeko motibatu egin behar ditugu eta izaten duten zailtasunei aurre egin. Funtzionatzen ez duten metodoekin amaitu eta metodo berriak sortu eta ikasleen pentsamendua bermatu behar ditugu, horretarako erantzun posible guztiak landu behar ditugu eta haiek bere kabuz erantzunak bilatzen lagunduko diegu garapena sakonagoa izateko.